![]() |
FORUAK |
Foruak dira orrialde honetako zerbitzu nagusia; bertan zure eritziak eman ditzakezu, eta besteenekin parekatu. Foruek nola funtzionatzen duten jakingo duzula suposatzen da. Besterik gabe, besteen eritziak irakurri eta erantzun ditzakezu, edo bestela zuk eritzi berri bat eman.
Lehen orrialdean irakurriko zenuen moduan, Euskal Herriaren egoera politikoa da hemen eztabaidagai nagusia. Gai honen inguruan eritzi oso kontrajarriak egongo dira zalantzarik gabe, baina froga dezagun heldutasun handiagoz joka dezakegula, eta errespetuz eztabaidatzeko gai garela. Eztabaidaren funtzionamendu egokirako informazio iturriak aurki ditzakezu orrialde honetan bertan. |
Baina dena ez da ba politika izango, ezta? Ez, bizitza honetan besterik ere bada. Batez ere, paranoiak. Bai. Paranoiak gure bizitzaren zati garrantzitsu bat osatzen dute. Eta arimaren eta gorputzaren osasunerako, ona da berauek askatzea. Horregatik orrialde honetan [beti zuen osasunari begira] foru paranoiko bat jarri da, zuek zuen paranoiekin beteko duzuelakoan. |